4 Orduan, Davidek mandatariak bidali zituen, emakume hura ekar ziezaioten. Etortzean, David berarekin etzan zen; hilerokoaren garbikuntza egin berria zen emakumea. Ondoren, bere etxera itzuli zen Betsabe.
5 Haurdun gertatu zelarik, Davidi jakinarazi zion, esanez:—Haurdun nago.
6 Orduan, mandatu hau bidali zion Davidek Joabi:—Bidal iezadazu Urias hitita.Eta Joabek Davidengana bidali zuen Urias.
7 Hau etortzean, Joab eta gudarostea ongi al zebiltzan eta gudua nola zihoan galdetu zion Davidek.
8 Gero, esan zion:—Jaitsi zeure etxera eta garbitu oinak.Urias jauregitik atera zenean, erregalua bidali zioten.
9 Uriasek, ordea, jauregiko ate ondoan egin zuen lo, bere jaunaren gainerako morroiekin batera, bere etxeraino jaitsi gabe.
10 Etxera ez zela joan jakinarazi ziotenean, esan zion Davidek Uriasi:—Ez al duzu bide luzea egin? Zergatik ez zara, bada, etxeraino jaitsi?