1 Jaunak Natan profeta bidali zion Davidi. Natanek esan zion:—Hara, baziren hiri batean bi gizon, bata aberatsa eta bestea behartsua.
2 Aberatsak ardi eta behi ugari zuen.
3 Behartsuak, aldiz, erositako bildots koxkor bat baizik ez zuen. Berak elikatu zuen eta bere etxean hazi, seme-alabekin batera; bere ogitik eman ohi zion jaten eta bere edalontzitik edaten, eta bere magalean lotaratzen zuen. Alaba bezalaxe zuen.
4 Behin batez, bisitari bat etorri zitzaion gizon aberatsari; honek ez zuen bere ardirik, ez behirik hartu nahi izan arrotz hari jaten emateko, baizik eta behartsuari kendu zion bildotsa; horrela prestatu zuen jakia bere bisitariarentzat.
5 Biziki haserretu zen David halako gizonaren aurka, eta esan zion Natani:—Ala Jauna! Hori egin duenak bai merezi duela heriotza!
6 Hori egingo zuen, bada, inolako gupidarik gabe? Lau halako itzuli beharko du, bildotsaren ordain.