12 Ezkutuan egin zenuen zuk; Israel osoaren aurrean eta egun-argitan eginen dizut nik».
13 Davidek erantzun zion Natani:—Bekatu egin dut Jaunaren aurka.Natanek Davidi:—Jaunak, hala ere, barkatzen dizu bekatua. Ez zara hilko.
14 Baina egin duzunaz Jauna larriki gutxietsi duzulako, jaio zaizun semea hil egingo da.
15 Gero, Natan etxera itzuli zen.Jaunak larriki gaixoarazi zuen Uriasen emazteak Davidi ekarritako haurra.
16 Haurra bizi zedin eskatu zion Davidek Jainkoari, barau zorrotza eginez eta gauak lurrean etzanda emanez.
17 Joan zitzaizkion jauregiko arduradunak lurretik jaikiarazteko asmotan, baina hark ez zuen nahi izan, ezta deus jan ere haiekin.
18 Zazpigarren egunean hil zen haurra. Zerbitzariak beldur ziren haurra hila zela Davidi adierazteko. Honela zioten: «Haurra bizi zen bitartean mintzatzen gintzaizkion eta ez zigun aditzen. Nola adierazi orain hil zaiola haurra? Egingo digu ikaragarriren bat!»