8 Zeure jaunaren etxea eman dizut, eta altzoan jarri dizkizut zeure jaunaren emazteak. Israel eta Juda erreinuak eman dizkizut. Eta hori gutxi balitz, askoz handiagoak emanen dizkizut.
9 Zergatik gutxietsi duzu Jaunaren esana? Zergatik egin duzu Jaunaren begietan oker dena? Amondarren eskuz hilarazi duzu Urias hitita, eta haren emaztea zeure emazte egin.
10 Horregatik, Urias hititaren emaztea zeure emazte eginez ni gutxietsi nauzulako, ez zaizu inoiz ere borrokarik falta izango etxean».
11 Hau ere badiotsu Jaunak: «Zeure etxetik etorraraziko dizut ezbeharra; zure emazteak hartu eta, zeure aurrean, beste bati emango dizkiot: hau egun-argitan etzango da beraiekin.
12 Ezkutuan egin zenuen zuk; Israel osoaren aurrean eta egun-argitan eginen dizut nik».
13 Davidek erantzun zion Natani:—Bekatu egin dut Jaunaren aurka.Natanek Davidi:—Jaunak, hala ere, barkatzen dizu bekatua. Ez zara hilko.
14 Baina egin duzunaz Jauna larriki gutxietsi duzulako, jaio zaizun semea hil egingo da.