15 Gero, ordea, biziki gorrotatu zuen Amnonek neska, lehen izan zion amodioa baino gorroto askoz handiagoz. Amnonek esan zion:—Jaiki zaitez! Alde hemendik!
16 Neskak erantzun zion:—Ez, ene anaia. Lehengoa baino irain handiagoa egingo didazu, hemendik botatzen banauzu.Ez zion entzun ere egin nahi izan Amnonek,
17 baizik eta bere zerbitzura zuen morroiari dei egin eta agindu zion:—Bota hau hemendik kanpora eta itxi atea!
18 Morroiak kanpora bota zuen neska eta atea giltzaz itxi. Soineko luze ederrez jantzia zegoen neska, halaxe janzten baitziren errege-alaba ezkongabeak.
19 Orduan, ordea, bere burura hautsa bota, soinekoa urratu eta eskuak buruan zituela, garrasika joan zen Tamar.
20 Absalomek, bere anaiak, galdetu zion:—Amnon egon al dun hirekin? Isil hadi, ene arreba, heure anaia dun eta. Ez kezkatu horregatik.Tamar, hala ere, atsekabetua gelditu zen bere anaia Absalomen etxean.
21 Jakin zuen David erregeak gertatuaren berri eta erabat haserretu zen.