12 Davidek Tzadok eta Abiatar apaizak bidali zituen, esanez:—Mintza zakizkiete honela Judako herri-arduradunei: «Zuek izan behar al duzue azkenak erregea bere jauregira etorrarazten?
13 Anaiak zaituztet, neure odolekoak. Azkenak izan behar al duzue erregea etorrarazten?»
14 Amasari, berriz, esan: «Ez al zaitut neure odolekoa? Zigor nazala Jainkoak gogor, baldin eta gudalburu egiten ez bazaitut betiko, Joaben ordez!»
15 Honela bereganatu zituen Judako gizon ororen bihotzak batean, eta eskari hau bidali zioten erregeari: «Itzul zakizkigu, zeure zerbitzari guztiekin».
16 Erregea, beraz, itzuli zen eta Jordaneraino heldu. Judakoak Gilgaleraino etorri ziren erregearen bila, Jordan igarotzean lagun egiteko.
17 Geraren seme Ximei ere, Bahurimgo benjamindar hura, lehiatu zen Judako gizonekin batera Daviden bila jaisten;
18 berekin zituen mila gizon benjamindar eta Tziba, Saulen etxeko morroia, ere bai, beronen hamabost seme eta hogei zerbitzariekin. Hauek Jordan igaro zuten erregearen bila,