21 Aitortzen dizut oker jokatu nuela; baina hara, Joseren ondorengo guztietatik neu izan nauzu lehena ene errege jaun horren bila etortzen.
22 Tzeruiaren seme Abixaik esan zuen:—Ez al du heriotza merezi Ximeik, Jaunaren gantzutuari bota zion madarikazioagatik?
23 Davidek, ordea:—Hau ez da zuen arazoa, Tzeruiaren semeok! Zergatik ari zatzaizkidate oztopoak jartzen? Badakit orain Israelgo erregea naizela; beraz, gaur ez da inor hilko Israelen.
24 Orduan, esan zion Ximeiri:—Ez zara hilko, ez!Eta zin egin zion.
25 Saulen seme Mefi-Boxet ere atera zitzaion erregeari bidera. Oinak garbitu gabe, bizarra txukundu gabe eta jantziak ere garbitu gabe egon zen Mefi-Boxet erregeak alde egin zuen egunetik bizirik eta onik itzuli zen arte.
26 Jerusalemera erregeagana etorri zenean, esan zion Davidek:—Nolaz ez zinen nirekin etorri, Mefi-Boxet?
27 Honek erantzun:—Ene errege jauna, engainatu egin ninduen morroiak. Nik, zure zerbitzari honek, astoa txalmatzeko agindu nion, gainean jarri eta erregearekin joateko, herrena naiz eta.