12 Amasa, odoletan blai, bidearen erdian zetzan. Jende guztia gorpuaren ondoan gelditzen zela ikustean, gudari hark bidetik zelaira eraman eta oihalez estali zuen Amasa; bestela, haren ondora heltzen ziren guztiak gelditu egiten baitziren.
13 Bidetik baztertu zuenean, aurrera egin zuten denek, Joabi jarraiki, Bikriren seme Xeba harrapatzeko.
14 Xebak Israelgo leinu guztien lurraldeak igaro zituen Abel-Bet-Maakaraino; Bikriren senitarteko guztiak bildu eta Xebaren atzetik sartu ziren hirira.
15 Heldu ziren Joaben gizonak eta setiatu zuten Abel-Bet-Maaka; hiriari erasotzeko, harresiaren gailurreraino lurra pilatuz, harresia hausten eta botatzen saiatu ziren denak.
16 Hortan, hiriko emakume argi batek honela egin zuen oihu:—Adizue, adizue! Esan, arren, Joabi hona hurbiltzeko, berarekin mintzatu nahi dut eta.
17 Hurbildu zen Joab eta emakumeak esan zion:—Zu al zara Joab?Joabek erantzun:—Bai!Emakumeak esan zion:—Entzun zeure mirabe honek esan behar dizuna.Eta Joabek:—Adi nago.
18 Emakumeak, orduan:—Antzina esan ohi zuten: «Galdetzekotan, galdetu Abel hirian, eta kito».