Ecsodoa 10 BHNT

1 Eta Jaunac erran cioen Moisi: Aguer çaite Faraonen aitzinera: nic ecen gogortu dut haren bihotza eta haren cerbitzariena: ene sendagaila hauquiec haren gainean eguiteco ariaz,

2 Eta kondatuco diozcatzute çure semeari eta çure ilobasoei cembat aldiz çafratu ditudan Eguiptoarrac, eta ene sendagailac eguin hequien gainean; eta jaquin deçaçuençat ni naicela Jauna.

3 Moise eta Aaron sarthu ciren beraz Faraonen aitzinera, eta erran cioten: Hau dio Hebrearren Jainco Jaunac: Noiz arteo ez darotac amor eman nahico? utzac goatera ene populua niri sacrificio baten eguitera.

4 Bainan gogor eguiten baduc, eta hura ez baduc utzi nahi, huna non bihar xartala sarraracico dudan hire eremuetan.

5 Estalico du lurraren gaina, deusic aguerico ez den beçala, eta harriac utziac janen ditu: ecen iretsico ditu bazterretan heldu diren çuhamu guciac.

6 Eta betheco dituzte hire etcheac, eta hire cerbitzarienac, eta Eguiptoar gucienac: hire aitec, ez arbasoac halacoric ez baitute ikusi lurrera sorthuz gueroztic egungo eguna arteo. Eta itzuli cen, eta goan Faraonen ganic.

7 Bada, Faraonen cerbitzariec erran cioten erregueri: Noiz arteo jasanen dugu gaizbide hau? utzquitzu guiçon horiec beren Jainco Jaunari sacrificatzera: ez duçu ikusten Eguiptoa xahutzen hari dela?

8 Eta berriz deithu cituzten Moise eta Aaron Faraonen gana, ceinac erran baitzioten: Çoazte, sacrifica çaçue çuen Jainco Jaunari: nor dira goatecoac?

9 Moisec erran çuen: Goanen gare gure haurrequin eta guiçon-çaharrequin, semeequin eta alabequin, ardiequin eta idiequin: ecen gure Jainco Jaunaren besta-burua da.

10 Eta Faraonec ihardetsi çuen: Holetan Jauna çuequin içan bedi; cer nic çuec eta çuen haurrac utzico çaituztedala! Nori çaio dudaco cimarku tzarrena derabilcaçuela gogoan?

11 Ez da horrelacoric içanen, bainan çoazte guiçonac bakarric, eta sacrifica çaçue Jaunari: ecen hori da çuec galdeguiten duçuena. Eta ordu berean iratziac içan ciren Faraonen aitzinetic.

12 Bainan Jaunac erran cioen Moisi: Heda çaçu çure escua xartala deitzeco, gainera igan dadien, eta irets deçan harriac utzi duen belhar gucia.

13 Eta Moisec cigorra hedatu çuen Eguiptoco lurraren gainera, eta Jaunac igorri çuen egun hartan gucian eta ondoco gauean haice bat erretzen çuena: eta goiça ethorri cenean, haice beroac ekarri cituen xartalac,

14 Ceinac igan baitziren Eguiptoco lur gucira: eta jarri ciren Eguiptoco bazter orotan hambateco metetan, non halacoric ez baitzen egundaino içatu, eta gueroan ere ez baita içanen.

15 Eta estali çuten lurraren açal gucia, oro xahutzen cituztelaric. Belhar gucia iretsia içan cen beraz, eta harriac utzi cituen çuhaitzetaco fruitu guciac ere: eta deusere berderic etzen guelditu lurreco çuhaitz eta belharretan, Eguipto gucian.

16 Horren gatic berehala Faraonec deithu cituen Moise eta Aaron, eta erran cioten: Bekatu eguin dut çuen Jainco Jaunaren alderat eta çuen alderat.

17 Bainan aldi huntan ere barka diçadaçue ene bekatua, eta othoitz eguioçue çuen Jainco Jaunari, içurri hori urrun deçan ni ganic.

18 Moisec beraz, Faraonen aitzinetic ilkiric, othoitz eguin cioen Jaunari.

19 Jaunac mendebaletic igorri çuen haice bat hazcarrenetaric, ceinac hartu baitzituen xartalac eta itsaso Gorrira arthiqui: eta hequietaric bakar bat ere etzen guelditu Eguiptoco bazter orotan.

20 Eta Jaunac gogortu çuen Faraonen bihotza, eta erreguec etzituen utzi Israelgo semeac.

21 Bainan Jaunac erran cioen Moisi: heda çaçu escua cerura: eta ilhumbeac eguin beitez Eguiptoco lurrean hain lodiac non escuz uqui içan ahal baitequez.

22 Eta Moisec hedatu çuen escua cerura: eta ilhumbe icigarriac eguin ciren hirur egunez Eguiptoco lur gucian.

23 Eta nihorc etzuen ikusi bere anaia, eta nihor etzen higuitu çagoen toquitic: bainan argui cen Israelgo semeec egoitza eguiten çuten lekuetan.

24 Eta Faraonec deithu cituen Moise eta Aaron, eta erran cioten: Çoazte, sacrifica çaçue Jaunari: bakarric çuen ardiac eta idiac gueldi beitez; çuen haurrac ere goan beitez çuequin.

25 Moisec ihardetsi çuen: Emanen darozquigutzu bitimac eta holocaustac, gure Jainco Jaunari escainceco.

26 Gure arthalde guciac ethorrico dira gurequin: hequietaric ez da aztaparreco behatz bat ere gueldituco; premia dira gure Jainco Jaunari bihurcen çaizcon ohoretaco: bereciqui ez daquigunean cer den behar imolatu, lekura berera hel gaitecen artean.

27 Bada Jaunac gogortu çuen Faraonen bihotza, eta goatera etzituen utzi nahi içan.

28 Eta Faraonec erran cioen Moisi: Habil ene ganic, eta beguira hadi guehiago aguercetic ene beguien aitzinera: ecen aguertuco haicen egunean, hilen haiz.

29 Moisec ihardetsi çuen: Biz erran duçun beçala, ez dut guehiago çure beguithartea ikusico.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12