Ecsodoa 12 BHNT

1 Jaunac erran cioten berriz Moisi eta Aaroni Eguiptoco lurrean:

2 Hilabethe hau içanen da çuençat hilabetheen hastea, eta urtheco hilabetheetan lehembicicoa.

3 Minça çaizte Israelgo semeen bilku guciari, eta erroçuete: Hilabethe huntaco hamargarren egunean norcberac har beça bildots bat familia eta etche arauca.

4 Bainan hain guti badira etche batean, non ez baitirateque asqui bildotsaren jateco, etchearen aldeco hauçoa deith beçate, bildotsaren jateco asqui ditaqueen molchoaren arabera.

5 Bada, bildotsa içanen da nothagabea, orotsa, eta urthecoa: molde berean hartuco duçue pittica bat.

6 Eta beguiratuco duçue hilabethe huntaco hamalaugarren eguna arteo: eta Israelgo semeen oste guciac hura hilen du arratsean.

7 Eta hartuco dute haren odoletic, eta eçarrico dute jaten duten etcheetaco bi athe-habeetan eta athaburuetan.

8 Eta janen dituzte haraguiac suan erreric, eta ogui airisac letchura basequin.

9 Eta hartaric ez duçue deusere janen gordinic, ez-etare urean egosiric, bainan bakarric suan erreric: janen duçue burua bere çango eta sabelequin.

10 Eta hartaric ez da batere gueldituco biharamuneco; ondarric balin bada suan erreco duçue.

11 Huna nola janen duçuen hura: Çuen guerriac tincatuco dituçue, eta oinetacoac jaunciac içanen dituçue, makilac escuetan dituçuelaric, eta herresacan janen duçue, ecen Jaunaren Bazcoa da, erran nahi da, iragaitza.

12 Eta gau hartan iraganen naiz Eguiptoco lurra gaindi, eta joco dut Eguiptoco lurrean lehen-sorthu gucia guiçonetic aciendaraino: eta ene erabaquiac emanen ditut Eguiptoco jainco gucien gainean, nic Jaunac.

13 Eta odola içanen da seinalea cein etchetan içanen çareten: eta ikusico dut odola, eta iraganen çaituztet, eta içurria ez da çuen xahutzera ethorrico, joco dudanean Eguiptoco lurra.

14 Egun hura ordean iduquico duçue orhoitpenetan: eta hura besta-buru atheraco dioçue Jaunari, bestatuz bethi eta bethi guiça-mende gucietan.

15 Çazpi egunez janen duçue ogui airisa: eta lehen egunetic ez da alchagarriric içanen çuen etcheetan: edoceinec, lehembicico egunetic çazpigarren eguneraino, jaten badu ogui alchatua, haina galduco da Israeldic.

16 Lehembicico eguna içanen da saindu eta besta-buru, eta çazpigarrena besta beraz ohoratzecoa: egun hequietan ez duçue eguinen deusere lanic, janari dagoquionaz landan.

17 Eta beguiratuco duçue ogui airisen besta: ecen egun hartan berean eramanen dut çuen armada Eguiptoco lurretic, eta egun hura beguiratuco duçue, bethi eta bethi bestatuz çuen guiça-mendeetan.

18 Lehembicico hilabethean, hilabetheco hamalaugarren egunean ilhuncean, abiatuco çarete ogui airisaren jaten, hilabethe bereco hogoi eta batgarren eguneco ilhuncea arteo.

19 Çazpi egunez ez da alchagarriric aurkituco çuen etcheetan: ogui alchatua janen duena, haina galduco da Israelgo bilkutic, içan dadien, nahiz arrotzetaric, nahiz toquico jendeetaric.

20 Ez duçue deusere janen alchaturic: çuen egoitza gucietan airisa janen duçue.

21 Bada Moisec deithu cituen Israelgo semeetaco çahar guciac, eta erran cioeten: Çoazte bildots baten harcera çuen familia bakotcheco, eta Bazcoa imola çaçue.

22 Hisopo ahurtara bat athelaseco odolean gorri çaçue, eta hartaz busti athaburua eta bi habeac: çuetaric nihor ez bedi ilki athetic campora goiça arteo.

23 Ecen iraganen da Jauna Eguiptoarrac jotzen dituela: eta ikusico duenean odola athaburuetan, eta bi athe-habeetan, etche-sarcea iraganen du, eta joilea ez du utzico sarcera çuen etcheetara eta çuei bidegabe eguitera.

24 Hitz hau beguira çaçu çuretzat eta çure semeençat legue çucen bat beçala bethi eta bethiraino.

25 Eta Jaunac aguindu beçala emanen darotzuen lurrean sartuac çareztequeenean, beguiratuco dituçue ceremonia horiec.

26 Eta erranen darotzuetenean çuen haurrec: Cer da ceremonia hori?

27 Ihardetsico dioçuete: Hori da Jaunaren iragaitzaco bitima, iragan cenean Israelgo semeen etcheen gainetic Eguipton, Eguiptoarrac jotzen cituelaric, eta gure etcheac libratzen. Orduan populua gurthuric adoran jarri cen.

28 Israelgo semeac goan ciren eta eguin çuten Jaunac Moisi eta Aaroni manatu cioeten beçala.

29 Bada, guerthatu cen gauaren erdian, Jaunac jo cituela lehen-sorthuac oro Eguiptoco lurrean, hasiric Faraonen seme çaharren, haren tronuan jarcen cenetic, preso çagoen emaztequi gathibuaren seme çaharreneraino, eta aciendetaco ume lehen-sorthu guciac.

30 Eta Faraon gauaren erdian jaiqui cen, eta haren cerbitzariac ere, eta Eguipto gucia: eta marrasca handi bat jauci cen Eguiptoan: ecen etzen etcheric ceinetan hil bat etzana etzagoenic.

31 Eta Faraonec gauaz deithuric Moise eta Aaron, erran cioeten: Jaiqui çaizte eta ilki ene populuaren artetic, çuec eta Israelgo semeac: çoazte, eta Jaunari imola çoçue çuen erranaren arabera.

32 Har çatzue çuen ardiac eta abereac galdatu duçuen beçala, eta goatean benedica neçaçue.

33 Eta Eguiptoarrec populua hersatzen çuten beren lurretic laster atheratzera, cioetelaric: Guciac hilen gare.

34 Populuac hartu çuen beraz irin bustia alchatu-gabean: eta capetan lothuric, bizcarrera eman çuen.

35 Eta Israelgo semeec eguin çuten Moisec manatu beçala, eta Eguiptoarrei galdeguin ciotzaten urhezco eta cilharrezco unciac, eta soineco hainitz.

36 Bada, Jaunac populuari gracia eman cioen Eguiptoarren aitzinean maileguz eman ceçatençat hari: eta biluci cituzten Eguiptoarrac.

37 Eta Israelgo semeac Erramesetic abiatu ciren Socothera, sei ehun mila guiçon oinezcoren ingurua, haurrac kondatu gabe.

38 Eta ecin-kondatuzco nahas-mahaseco jende oste bat igan cen hequiequin, ardiac eta idiac eta asco acienda motetaco meta bat gaitza.

39 Eta erre çuten Eguiptotic hartu çuten irin orhatua, eta eguin cituzten hautspeco ophil airisac: ecen etzituzten alcharaci ahal içan Eguiptoarrec ilkitzera hersatzen cituztelacotz, eta epheric batere etzioetelacotz eman nahi: eta etzituzten utzi jatecoric batere xuxencera.

40 Bada, Israelgo semeac Eguiptoan egon içan ciren urtheac, lau ehun eta hogoi eta hamar ciren.

41 Urthe hequiec bethe ondoan, egun berean Jaunaren armada gucia ilki cen Eguiptoco lurretic.

42 Gau hura Jaunari da consecratua, ceinetan Israelgo semeac ilki baitzituen Eguiptoco lurretic: hura beguiratu behar dute guciec ondocoen-ondoco.

43 Eta Jaunac erran cioten Moisi eta Aaroni: Hori da Bazco-besta: Arrotzac ez du Bazcotic jan behar.

44 Bainan gathibu erosia ingurebaquia içanen da, eta haletan janen du.

45 Bainan arrotzac eta sariçaleac ez dute hartaric janen.

46 Bildotsa janen da etche batean, eta ez duçue haren haraguietaric campora eramanen, ez-eta haren heçurric hautsiren.

47 Israelgo semeen balderna guciac eguinen du hori.

48 Bainan arrotz cembaitec çuen baldernaco sarthu nahi badu, eta Jaunaren Bazcoa eguin, ingurebaqui bedi lehenic harequilaco guiçonqui gucia, eta orduan besta celebratuco du, eta içanen da lekuco umea beçala: bainan ingurebaquia içan ez denic balin bada norbait, harec Bazcotic ez du janen.

49 Legue bera içanen da lekuco umearençat eta çuen artean arrotz ibilico denarençat.

50 Eta Israelgo seme guciec eguin çuten Jaunac Moisi eta Aaroni manatu cioeten beçala.

51 Eta egun hartan berean Jaunac andanaca ilkiaraci cituen Israelgo semeac Eguiptoco lurretic.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12