Ecsodoa 3 BHNT

1 Bada, Moisec alhatzen cituen Jethro bere aitaguinarreba, Madianeco apheçaren ardiac: eta mortu barrera eraman cituen batez, ethorri cen Horeben, Jaincoaren mendia.

2 Eta Jauna aguertu citzaioen, sasi baten erditic atheratzen cen su-gar batean: eta Moisec ikusten çuen sasia sutan cela, eta ez erretzen.

3 Moisec erran çuen beraz: Goanen naiz, eta ikusico dut aguercunça handi hori, nolaz sasia ez den erretzen.

4 Bainan Jaunac ikusiric hurbilcen cela beguiratzecotzat, deithu çuen sasiaren erditic, eta erran cioen: Moise! Moise! Hunec ihardetsi çuen: Huna non naicen.

5 Eta Jaunac erran cioen: Etzaitecila hunat hurbil: ken çatzu oinetacoac çangoetaric: ecen çu çauden toquia lur saindua da.

6 Eta erran çuen berriz: Ni naiz çure aitaren Jaincoa, Abrahamen Jaincoa, Isaaquen Jaincoa, eta Jacoben Jaincoa. Moisec gorde çuen beguithartea: ecen etzen ausartatzen Jaincoaren aldera beguiratzera.

7 Jaunac erran cioen: Ikusi içan dut ene populuaren Eguiptoco atsecabea, eta haren deihadarra ençun dut haren lanetaco aitzindarien gogortasuna gatic.

8 Eta jaquinez haren oinhacea, jautsi naiz haren atheratzera Eguiptoarren escuetaric, eta eramatera lur hartaric lur on eta çabal batera, esne eta ezti darioen lur batera, Cananear, eta Hethear, eta Amorhear, eta Pherecear, eta Hebear, eta Jebusearren lekuetara.

9 Israelen semeen deihadarra heldu içan da beraz ni gana: eta ikusi dut Eguiptoarrec jasanarazten dioten atsecabea.

10 Bainan çato, eta igorriren çaitut Faraonen gana, Eguiptotic erakar deçaçun ene populua, Israelen semeac.

11 Eta Moisec erran cioen Jaincoari: Nor naiz ni goatecotzat Faraonen gana, eta Eguiptotic erakarceco Israelen semeac

12 Ihardetsi cioen: Ni çurequin içanen naiz: eta hori duqueçu seinalea nic igorria çarela: Ene populua Eguiptotic atheratu duqueçun ondoan, Jaincoari imolatuco dioçu mendi hunen gainean.

13 Moisec erran cioen Jaincoari: Huna non goanen naicen ni Israelen semeetara, eta erranen diotet çuen arbasoen Jaincoac igorri nau çuen gana. Eta erranen badarotate: Cer du icena? cer erranen diotet nic?

14 Jaincoac erran cioen Moisi: Ni naiz naicena. Erran cioen oraino: Hula minçatuco çare Israelen semeei: Denac igorri nau çuetara.

15 Jaincoac erran cioen Moisi berriz: Hau erranen dioçute Israelen semeei: Çuen arbasoen Jainco Jaunac, Abrahamen Jaincoac, Isaaquen Jaincoac, eta Jacoben Jaincoac igorri nau çuetara: hori da bethicotzat ene icena, eta hori da ene orhoitquiçuna mendeen mendetaco.

16 Çoaci, eta bil çatzu Israelgo çaharrac eta erroçute: Çuen arbasoen Jainco Jauna aguertu çait niri, Abrahamen Jaincoa, Isaaquen Jaincoa, eta Jacoben Jaincoa, dioelaric: Ene beguiz ikustera ethorri natzaitzue, eta ihcusi ditut Eguiptoan guerthatu çaizquitzuen guciac.

17 Eta minçatu naiz çuen Eguiptoco atsecabetic athera çaitzatedan Cananearren, eta Hethearren, eta Amorhearren, eta Pherecearren, eta Hebearren, eta Jebusarren lurrera, esne eta ezti darioen lurrera.

18 Eta ençunen dute çure boça: eta goanen çarete çu eta Israelgo çaharrac Faraonen aitzinera, eta erranen dioçu: Hebrearren Jainco Jaunac deithu gaitu: hirur egunen bidean goanen gure mortura, gure Jainco Jaunari imolatzera.

19 Bainan badaquit nic Eguiptoco erreguec etzaituztela goatera utzico, beso hazcarraren bidez ezpada.

20 Hedatuco dut ecen ene escua, eta Eguiptoa joco du ene sendagaila orotan, ceinac eguinen baititut heclen erdian: utziren çaituztete guero.

21 Eta Eguiptoarren aitzinean emanen diot populu hari ene gracia: eta ilkitzen çaiztenean, etzarete hutsic atheratuco.

22 Bainan emaztequiac galdeguinen dioizqui bere hauçoari eta bere etchecandreari cilharrezco eta urhezco unciac, eta soinecoac: eta hequiec eçarrico dituçue çuen seme-alaben bizcarrean, eta Eguiptoa bilucico duçue.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12