1 Huna Israelgo semeen icenac, Jacobequin Eguipton sarthu cirenenac, cein bere etchecoequin:
2 Erruben, Simeon, Lebi, Juda,
3 Isacar, Çabulon eta Benjamin,
4 Dan eta Nefthali, Gad eta Aser.
5 Jacoben belhauneticaco guciac ciren beraz hirur hogoi eta hamar: bada, Josep Eguiptoan cen orducotz.
6 Hau hil ondoan, eta hunen anaia guciac eta ahaidegoa ere bai,
7 Israelgo semeac berhatu ciren, eta musquila beçala populatu: eta hainitz hazcarturic, estali çuten lurra.
8 Bizquitartean erregue berri bat, Josep eçagutzen etzuena, jaiqui cen Eguiptoaren gainera.
9 Eta erran cioen populuari: Huna Israelgo semeen populua ostetan igana, eta gu baino hazcarrago.
10 Çatozte, çuhurqui eguiteco çapha deçagun, popula dadien beldurrez: eta gure gainera guerla bat heldu bada, bat eguin dadien gure etsaiequin, eta gu garhaituric ilki dadien Eguiptotic.
11 Hortaracotz eçarri cituen hequien gainean lanetaco aitzindariac, nekeen-pean hequien leherceco: eta Faraoni eguin içan ciozcaten Tabernacleaco hiriac, Phitom eta Errameses.
12 Bainan cembatenaz çaphatuago eta hambatenaz populatzen eta berhatzenago ciren
13 Eta Eguiptoarrec higüin cituzten Israelgo semeac, eta escarniatuz gaizqui erabilcen cituzten:
14 Eta bicitze garratza iraganarazten cioten lohi, eta adrailuetaco lan gogorrez eta berce cerbitzu guciez, ceinetaz lur lanetan leherrarazten baitzituzten.
15 Eta Eguiptoco erreguec erran cioten Hebrearren emaguinei, ceinetaric bat Sefora deitzen baitzen, eta bercea Phua,
16 Manu eguiten ciotelaric: Erdico dituçuenean hebrear emaztequiac, eta haurraren sorceco orduan, muthicoquia bada, hil çaçue: nexca bada, beguira çaçue.
17 Bainan emaguinac Jaincoaren beldur içan ciren, eta etzuten eguin Eguiptoco erregueren manuaren arabera, bainan beguiratzen cituzten muthicoquiac.
18 Erreguec erakarraraciric erran cioten: Nolaz beguiratu dituçue muthicoac?
19 Ihardetsi çuten: Hebrear emaztequiac ez dira Eguiptoarrac beçala: berec ecen emaguinçan badaquite; eta gu hequien ganatu baino lehen, eguiten dituzte haurrac.
20 Jaincoac beraz ongui eguin cioten emaguinei: eta populua berhatu eta hazcartu cen hainitz
21 Eta Jaincoac, emaguinac haren beldur içan cirelacotz, alchatu cituen hequien etcheac.
22 Faraonec manu eguin cioen beraz bere populuari, erraten cioelaric: Sorthuco diren muthicoquiac oro arthic çatzue ura-behera: nexcac beguira çatzue.