1 Eta Jaunac erran cioen Moisi: Orai ikusico duçu cer eguitera nohan Faraoni: ecen escu hazcarrac utzaracico dioizqui, eta bere lurretic escu indardunera emanen ditu.
2 Eta Jauna Moisi minçatu citzaioen, cioelaric: Ni naiz Jauna,
3 Abrahami, Isaaqui eta Jacobi aguertu natzaiotena, Jainco guciz-ahaldua beçala: eta Adonai ene icena ez diotet eçagutaraci.
4 Eta hequiequin batasun eguin içan dut, hequiei ematecotzat Canaango lurra, beren erromeriaco lurra, ceinetan arrotz beçala egon içan baitira.
5 Ençun dut nic Israelgo semeen auhena, ceinetaz hestutu baitituzte Eguiptoarrec: eta orhoitu naiz ene patuaz.
6 Aria hortaz erroçute Israelgo semeei: Ni naiz Jauna, Eguiptoarren presondeguitic atheratuco, eta gathibutasunari itzurico çaituztedana, eta ene besoaren hazcarraz eta erabaquien handiaz berrerosiren çaituztedana.
7 Eta hartuco çaituztet ene populutzat, eta içanen naiz çuen Jaincoa: eta jaquinen duçue ni naicela çuen Jainco Jauna Eguiptoarren presondeguitic athera çaituztedana,
8 Eta sarthuco çaituztet lur hartan, ceinaren gainean besoa alchatu baitut haren emateco Abrahami, Isaaqui eta Jacobi, eta hura emanen darotzuet goratzera, nic Jaunac.
9 Moisec beraz guciac kondatu ciozcaten Israelgo semeei: hauquiec etzuten onhetsi, beren gogoco hesturaren eta hunen gogorraren ariaz.
10 Eta Jauna minçatu citzaioen Moisi, cioelaric:
11 Aguer çaite eta minça Faraon Eguiptoco erregueri, bere lurretic utz ditzan Israelgo semeac.
12 Moisec ihardetsi çuen Jaunaren aitzinean: Huna non Israelgo semeec ez nauten ençuten: eta nola ençunen nau. Faraonec, ni guciz ezpainac ebaqui gabeac ditudana?
13 Eta Jauna minçatu citzaioten Moisi eta Aaroni, eta manu eguin cioten goan citecen Israelgo semeen gana, eta Faraon Eguiptoco erregueren gana, Israelgo semeac ilkiarazteco Eguiptoco lurretic.
14 Hauquiec dira etchetaco buruçaguiac, familiaca: Israelen seme çaharren Errubenen semeac: Henoc eta Phalu, Helion eta Carmi: Horra Errubenenganicaco adarrac.
15 Simeonen semeac: Jamuel, eta Jamin, eta Ahod, eta Jaquin, eta Sohar, eta Saul, cananear emazte baten semea: horra Simeonen umeac.
16 Eta hauquiec dira Lebiren semeen icenac eta ondoregoen buruac: Jerson, eta Caath eta Merari. Bada Lebiren bicico urtheac içan ciren seietan hogoi eta hamaçazpi.
17 Jersonen semeac: Lobni eta Semei ondorego buruac.
18 Caathen semeac: Amram eta Isaar, eta Hebron eta Ociel. Caathen bicico urtheac ere içan ciren seietan hogoi eta hamar.
19 Merarien semeac: Moholi eta Musi: horiec dira Lebirenganicaco ethorquiac familiaca.
20 Bada Amramec emaztetzat hartu çuen Jocabed, bere cusi lehena, ceinac eman baitziozcan Aaron eta Moise. Amramen bicico urtheac içan ciren seietan hogoi eta hamaçazpi.
21 Isaarren semeac ere: Core, eta Nepheg, eta Cecri.
22 Ocielen semeac ere: Misael, eta Elisaphan eta Sethri.
23 Bada, Aaronec emaztetzat hartu çuen Eliçabeth Aminadaben alaba, Nahasonen arreba, ceinac eman baitziozcan Nadab, eta Abiu, eta Eleaçar, eta Ithamar.
24 Coeeen semeac ere: Aser eta Elcana, eta Abiafaph: horra Coretarren iraulguiac.
25 Bada, Eleaçar, Aaronen semeac emaztetzat hartu çuen Phutielen alabetaric: ceinac eman baitzioen Phinees; horra Lebitarren familietaco buruçaguiac beren iraulguien arabera.
26 Aaron eta Moise dira Jaunac manatu cituenac, Eguiptoco lurretic eramateco Israelgo semeac cein bere andanetan.
27 Honec dira Eguiptoco erregue Faraoni minçatzen direnac, Israelgo semeac Eguiptotic eramateco, Moise eta Aaron dira,
28 Jauna Moisi minçatu cen egunean, Eguiptoco lurrean.
29 Eta Moisi minçatu cen Jauna, cioelaric: Nic Jaunac: erroçotzu Faraoni nic çuri erraten darozquitzudan guciac.
30 Eta Moisec erran çuen Jaunaren aitzinean: Huna non naicen ezpain ebaquigabe bat, nola ençunen nau Faraonec?