1 Jaunac erran cioen berriz Moisi: Sar çaite Faraonen gana, eta erroçu: Hau dio Jaunac. Utzac ene populua goatera, niri sacrificio bat eguin deçadan.
2 Bainan ez badituc utzi nahi, hire eremu guciac betheco ditiat iguelez.
3 Eta hibaia iguelez iraquituco da: eta iguelac goiti atheratuco dira, sarthuco dira hire etchean, eta hire etzateco guelan, eta hire ohean, eta hire cerbitzarien etcheetan, eta hire populuaren baithan, eta hire labeetan, eta hire jatecoen ondarretan:
4 Eta iguelac sarthuco dira hire gana eta hire populuaren gana, eta hire cerbitzarien gana.
5 Eta Jaunac Moisi erran cioen: Erroçu Aaroni: Heda çaçu çure escua hibaiera eta latsetara eta ainciretara, eta ilki çatzu iguelac Eguiptoco lurraren gainera.
6 Eta Aaronec escua hedatu çuen Eguiptoco uren gainera, eta iguelac igan ciren eta Eguiptoco lurra estali çuten.
7 Eta sorguinqueria eguileec orobat eguin çuten beren gaizquinqueriez, eta iguelac iganaraci cituzten Eguiptoco lurraren gainera.
8 Bada Faraonec deithu cituen Moise eta Aaron, eta erran cioten: Othoitz çaçue Jauna iguelac ken detzan ni ganic eta ene populua ganic: eta populua utzico dut Jaunari sacrificio eguitera.
9 Eta Moisec ihardetsi cioen Faraoni: Berez diçadaçu eguna ceinetan othoitz eguinen baitut çuretzat, eta çure cerbitzari eta çure populuarençat, iguelac urrun diten çutaric, eta çure etchetic, eta çure cerbitzarietaric eta çure populutic: eta hibaiean baicic ez ditecen gueldi.
10 Hunec ihardetsi çuen: Bihar. Eta Moisec erran cioen: Çuc galdatua eguinen dut, jaquin deçaçun ez dela gure Jainco Jauna beçalacoric.
11 Eta iguelec guibel eguinen dute çu ganic, eta çure etchetic, eta çure cerbitzarien eta çure populuaren ganic: eta bakarric gueldituco dira hibaiean.
12 Beraz Moise eta Aaron ilki ciren Faraonen ganic: eta Jaunari oihu eguin çuen Moisec Faraoni iguelen gainean eguin cioen aguinça gatic.
13 Eta Jaunac eguin içan çuen Moisen hitzaren arabera: eta etcheetaco, hirietaco eta bazterretaco iguelac hil içan ciren.
14 Eta bildu cituzten ikaragarrico metetan, eta lurra usteldu cen.
15 Bainan Faraonec ikusiric gogoa emana citzaioela, dorphetu çuen bere bihotza, eta Moise eta Aaron etzituen ençun, Jaunac manatu çuen beçala.
16 Eta Moisi erran cioen Jaunac: Erroçu Aaroni: Heda çaçu çure cigorra eta jo çaçu lurreco herrautsa: eta ulitchaz bethe bedi Eguiptoco lurra oro.
17 Eta hala eguin çuten. Eta Aaronec hedatu çuen escua, cigorra çaducalaric: eta jo çuen lurreco herrautsa, eta ulitchac jarri ciren guiçonetan eta aciendetan: lurreco herrauts gucia ulitcha bilhacatu cen Eguiptoco lur gucian.
18 Eta sorguinqueria eguileac orobat abiatu ciren ulitchac atheraraci beharrez, eta ecin eguin içan çuten: eta ulitchac lothuac ciren hala guiçonetan nola aciendetan.
19 Eta sorguinqueria eguileec erran cioten Faraoni: Jaincoaren erhia hemen da: bainan Faraonen bihotza gogortu cen, eta Jaunac manatua cen beçala etzituen ençun.
20 Jaunac berriz erran cioen Moisi: Jaiqui çaite argui-cirrintatic, eta çaudeci Faraonen bidean: ecen urera ilkico da, eta erroçu: Hau dio Jaunac: Populua utzac niri sacrificio baten eguitera.
21 Baldinetaria uzten ez baduc, huna non igorrico dudan hitara, eta hire cerbitzari, eta hire populu, eta hire etcheetara cer-nahi uli: eta uli mota guciez betheco dira Eguiptoarren etcheac, eta hequiec içanen diren lurra oro.
22 Eta egun hartan miresteco gauça eguinen diat Jefengo lurrean, ceinetan baita ene populua, han uliric içanen ez baita: eta jaquin deçacan ni naicela Jauna lurraren erdian.
23 Eta cedarri bat eçarrico diat ene populuaren eta hire populuaren artean: bihar içanen da sendagaila hori.
24 Eta Jaunac hala eguin çuen. Eta uliqueta gaixtoena ethorri cen Faraonen eta haren cerbitzarien etcheetara, eta Eguiptoco lur gucira: eta uli molde hortaz lurra usteldua içan cen.
25 Eta Faraonec deithu cituen Moise eta Aaron, eta erran cioten: Çoazte eta çuen Jaincoari sacrifica çaçue lur huntan.
26 Eta Moisec ihardetsi cioen: Ez daite hola eguin: ecen Eguiptoarrençat icigarri dira guc imolatzen ditugunac; Eguiptoarrec adoratzen dituztenac hilcen baditugu beguien aitzinean, harrica phorrocaturen gaituzte.
27 Hirur egunen bidean sarthuco gare mortuan: eta sacrificatuco diogu gure Jainco Jaunari, manatu darocun beçala.
28 Eta Faraonec erran çuen: Utzico çaituztet çuen Jainco Jaunari mortuan sacrificatzera: ez ordean goan urrunago, othoitz eguiçue enetzat.
29 Eta Moisec ihardetsi cioen: Çure ganic ilki-eta, othoitz eguinen diot Jaunari: eta bihar uliac guibel eguinen du Faraonen ganic, eta haren cerbitzarietaric, eta haren populutic: bainan ez engana guehiago, populua ez uzteco Jaunari sacrificatzera.
30 Eta Faraonen ganic ilkiric; Moisec othoitz eguin cioen Jaunari.
31 Jaunac onhetsi çuen haren hitza, eta uliac kendu cituen Faraonen ganic, eta haren cerbitzarietaric, eta haren populutic: bat bakarra ere etzen guelditu.
32 Bainan Faraonec dorphetu çuen bere bihotza, hala non aldi hartan ere ez baitzuen utzi populua.