1 Eta Jaunac erran cioen Moisi: Içurri batez oraino joco ditut Faraon eta Eguiptoa, eta guero utzico çaituzte, eta goatera hersatuco.
2 Erroçu beraz populu guciari, guiçonac galda diotzola bere adisquideari, eta emaztequiac bere hauçoari, urhezco eta cilharrezco unciac.
3 Bada Jaunac gracia emanen dio bere populuari Eguiptoarren aitzinean. Eta Moise hainitz guiçon handia içan cen Eguiptoco lurrean, Faraonen cerbitzarien aitzinean eta populu guciaren aitzinean.
4 Eta erran çuen: Hau dio Jaunac: Gauaren erdian sarthuco naiz Eguiptoan:
5 Eta Eguiptoarren lurrean hilen da lehen-sorthu gucia, Faraonen seme çaharren, haren tronuaren gainean jarcen denetic hasiric, ihara harriaren itzulcen hari den nescatoaren seme çaharreneraino, eta abereetaco ume lehen-sorthu guciac.