1 Jaunac erran cioten berriz Moisi eta Aaroni Eguiptoco lurrean:
2 Hilabethe hau içanen da çuençat hilabetheen hastea, eta urtheco hilabetheetan lehembicicoa.
3 Minça çaizte Israelgo semeen bilku guciari, eta erroçuete: Hilabethe huntaco hamargarren egunean norcberac har beça bildots bat familia eta etche arauca.
4 Bainan hain guti badira etche batean, non ez baitirateque asqui bildotsaren jateco, etchearen aldeco hauçoa deith beçate, bildotsaren jateco asqui ditaqueen molchoaren arabera.
5 Bada, bildotsa içanen da nothagabea, orotsa, eta urthecoa: molde berean hartuco duçue pittica bat.
6 Eta beguiratuco duçue hilabethe huntaco hamalaugarren eguna arteo: eta Israelgo semeen oste guciac hura hilen du arratsean.