23 Ecen iraganen da Jauna Eguiptoarrac jotzen dituela: eta ikusico duenean odola athaburuetan, eta bi athe-habeetan, etche-sarcea iraganen du, eta joilea ez du utzico sarcera çuen etcheetara eta çuei bidegabe eguitera.
24 Hitz hau beguira çaçu çuretzat eta çure semeençat legue çucen bat beçala bethi eta bethiraino.
25 Eta Jaunac aguindu beçala emanen darotzuen lurrean sartuac çareztequeenean, beguiratuco dituçue ceremonia horiec.
26 Eta erranen darotzuetenean çuen haurrec: Cer da ceremonia hori?
27 Ihardetsico dioçuete: Hori da Jaunaren iragaitzaco bitima, iragan cenean Israelgo semeen etcheen gainetic Eguipton, Eguiptoarrac jotzen cituelaric, eta gure etcheac libratzen. Orduan populua gurthuric adoran jarri cen.
28 Israelgo semeac goan ciren eta eguin çuten Jaunac Moisi eta Aaroni manatu cioeten beçala.
29 Bada, guerthatu cen gauaren erdian, Jaunac jo cituela lehen-sorthuac oro Eguiptoco lurrean, hasiric Faraonen seme çaharren, haren tronuan jarcen cenetic, preso çagoen emaztequi gathibuaren seme çaharreneraino, eta aciendetaco ume lehen-sorthu guciac.