25 Eta Jaunac aguindu beçala emanen darotzuen lurrean sartuac çareztequeenean, beguiratuco dituçue ceremonia horiec.
26 Eta erranen darotzuetenean çuen haurrec: Cer da ceremonia hori?
27 Ihardetsico dioçuete: Hori da Jaunaren iragaitzaco bitima, iragan cenean Israelgo semeen etcheen gainetic Eguipton, Eguiptoarrac jotzen cituelaric, eta gure etcheac libratzen. Orduan populua gurthuric adoran jarri cen.
28 Israelgo semeac goan ciren eta eguin çuten Jaunac Moisi eta Aaroni manatu cioeten beçala.
29 Bada, guerthatu cen gauaren erdian, Jaunac jo cituela lehen-sorthuac oro Eguiptoco lurrean, hasiric Faraonen seme çaharren, haren tronuan jarcen cenetic, preso çagoen emaztequi gathibuaren seme çaharreneraino, eta aciendetaco ume lehen-sorthu guciac.
30 Eta Faraon gauaren erdian jaiqui cen, eta haren cerbitzariac ere, eta Eguipto gucia: eta marrasca handi bat jauci cen Eguiptoan: ecen etzen etcheric ceinetan hil bat etzana etzagoenic.
31 Eta Faraonec gauaz deithuric Moise eta Aaron, erran cioeten: Jaiqui çaizte eta ilki ene populuaren artetic, çuec eta Israelgo semeac: çoazte, eta Jaunari imola çoçue çuen erranaren arabera.