4 Bainan hain guti badira etche batean, non ez baitirateque asqui bildotsaren jateco, etchearen aldeco hauçoa deith beçate, bildotsaren jateco asqui ditaqueen molchoaren arabera.
5 Bada, bildotsa içanen da nothagabea, orotsa, eta urthecoa: molde berean hartuco duçue pittica bat.
6 Eta beguiratuco duçue hilabethe huntaco hamalaugarren eguna arteo: eta Israelgo semeen oste guciac hura hilen du arratsean.
7 Eta hartuco dute haren odoletic, eta eçarrico dute jaten duten etcheetaco bi athe-habeetan eta athaburuetan.
8 Eta janen dituzte haraguiac suan erreric, eta ogui airisac letchura basequin.
9 Eta hartaric ez duçue deusere janen gordinic, ez-etare urean egosiric, bainan bakarric suan erreric: janen duçue burua bere çango eta sabelequin.
10 Eta hartaric ez da batere gueldituco biharamuneco; ondarric balin bada suan erreco duçue.