12 Eta bazterretara beguiraturic, ikusi çuenean nihor etzela lekuco, Eguiptoarra hilic gorde çuen legarrean.
13 Eta atheraric berce egunean, ikusi cituen bi Hebrear liscarrean: eta erran cioen gaizqui hari cenari: Certaco jotzen duçu çure laguna?
14 Hunec ihardetsi çuen: Norc eçarri hau gure gainean buruçagui eta juie? ala hil nahi nauc, Eguiptoarra atzo hil ducan beçala? Moise beldurtu cen, eta erran cioen: Nola aguertu da solas hori?
15 Eta Fanon jaquinsun eguin cen hitz horietaz eta Moise hil beharrez çabilan: hunec ihes eguinic haren beguietaric, baratu cen Madiango lurrean, eta jarri putzu baten aldean.
16 Bada, Madiango apheçac bacituen çazpi alaba, ceinac ur atheratzera ethorri baitziren eta ascac betheric edaran nahi cituzten beren aitaren arthaldeac.
17 Artera arçainac ethorri ciren, eta nescatchac haiçatu cituzten: eta Moise jaiqui cen, eta hequien aldea harturic, edaran ciozcaten ardiac.
18 Eta itzuli cirenean beren aita Erragüelen gana, hunec erran cioten: Nolaz ethorri çarete ohi baino lasterrago?