17 Artera arçainac ethorri ciren, eta nescatchac haiçatu cituzten: eta Moise jaiqui cen, eta hequien aldea harturic, edaran ciozcaten ardiac.
18 Eta itzuli cirenean beren aita Erragüelen gana, hunec erran cioten: Nolaz ethorri çarete ohi baino lasterrago?
19 Ihardetsi çuten: Eguiptoar guiçon batec ilki gaitu arçainen escuetaric: eta guehiago dena, ura atheratu du gurequin, eta ardiei edatera eman diote.
20 Eta aitac erran cioten: Non da? certaco utzi duçue guiçona? deith çaçue oguiaren jatera.
21 Moisec beraz cin eguin çuen harequin egonen cela. Eta emaztetzat hartu çuen Sefora haren alaba:
22 Hunec eman cioen seme bat, Jersam deithu çuena, cioelaric: Arrotz içatu naiz atze-lurrean. Guero eman cioen berce bat, Eliecer deithu çuena, cioelaric: Ene aitaren Jaincoac ecen, ene lagunçaileac, itzuri nau Faraonen escutic.
23 Bada, asco demboren buruan, hil içan cen Eguiptoco erregue: eta auhenetan, Israelgo semeec deihadar eguin çuten beren nekeac gatic: eta hequien nekeetaricaco deihadarra igan cen Jaincoa gana.