2 Hau amatu cen eta erdi seme batez: eta ederra cela ikusiric, gorde içan çuen hirur hilabethez.
3 Eta guehiago ecin gorde ceçaqueenean, hartu çuen ihizco xaxquito bat, eta ferecatu çuen naslicaz eta bikez: eta haurttoa eçarri çuen barnean, eta urheguico ihien artean utzi çuen,
4 Haurraren arreba urrundanic çagoela, cer guerthatuco cen beguira.
5 Huna bada, Faraonen alaba jausten cela urean garbitzera: eta haren nescatchac ur-heguiz cihoacen. Eta xaxquitoa ikusi çuenean ihiztocan, bere ondocoetaric bat igorri çuen: eta ekarri cioten xaxquitoa.
6 Idequitzean eta ikustearequin haur ttipi bat barnean marracaz, hartaz urricalduric, erran çuen: Hebrearren haurretaric da hau.
7 Haurraren arrebac erran cioen: Nahi duçu goan nadien, eta deit deçaçudan hebrear emaztequi bat, haur ttipia haz deçaqueena?
8 Ihardetsi cioen: Çoaci. Nexca goan cen eta deithu çuen bere ama.