6 Idequitzean eta ikustearequin haur ttipi bat barnean marracaz, hartaz urricalduric, erran çuen: Hebrearren haurretaric da hau.
7 Haurraren arrebac erran cioen: Nahi duçu goan nadien, eta deit deçaçudan hebrear emaztequi bat, haur ttipia haz deçaqueena?
8 Ihardetsi cioen: Çoaci. Nexca goan cen eta deithu çuen bere ama.
9 Faraonen alabac erran cioen huni: Har çaçu haur hau, eta haz darotaçu: nic çuri emanen darotzut çure saria. Emaztequiac hartu eta haci çuen haurra: eta tarrotu cenean, eman cioen Faraonen alabari.
10 Hunec onhetsi çuen bere semeorde, eta icendatu çuen Moise, cioelaric: Ceren uretic hartu dudan.
11 Handitu cen ondoco egunetan, Moise atheratu cen bere anaietara, eta ikusi çuen hequien atsecabea, eta Eguiptoar aitzindari bat bere anaia Hebrearretaric baten jotzen.
12 Eta bazterretara beguiraturic, ikusi çuenean nihor etzela lekuco, Eguiptoarra hilic gorde çuen legarrean.