12 Ihardetsi cioen: Ni çurequin içanen naiz: eta hori duqueçu seinalea nic igorria çarela: Ene populua Eguiptotic atheratu duqueçun ondoan, Jaincoari imolatuco dioçu mendi hunen gainean.
13 Moisec erran cioen Jaincoari: Huna non goanen naicen ni Israelen semeetara, eta erranen diotet çuen arbasoen Jaincoac igorri nau çuen gana. Eta erranen badarotate: Cer du icena? cer erranen diotet nic?
14 Jaincoac erran cioen Moisi: Ni naiz naicena. Erran cioen oraino: Hula minçatuco çare Israelen semeei: Denac igorri nau çuetara.
15 Jaincoac erran cioen Moisi berriz: Hau erranen dioçute Israelen semeei: Çuen arbasoen Jainco Jaunac, Abrahamen Jaincoac, Isaaquen Jaincoac, eta Jacoben Jaincoac igorri nau çuetara: hori da bethicotzat ene icena, eta hori da ene orhoitquiçuna mendeen mendetaco.
16 Çoaci, eta bil çatzu Israelgo çaharrac eta erroçute: Çuen arbasoen Jainco Jauna aguertu çait niri, Abrahamen Jaincoa, Isaaquen Jaincoa, eta Jacoben Jaincoa, dioelaric: Ene beguiz ikustera ethorri natzaitzue, eta ihcusi ditut Eguiptoan guerthatu çaizquitzuen guciac.
17 Eta minçatu naiz çuen Eguiptoco atsecabetic athera çaitzatedan Cananearren, eta Hethearren, eta Amorhearren, eta Pherecearren, eta Hebearren, eta Jebusarren lurrera, esne eta ezti darioen lurrera.
18 Eta ençunen dute çure boça: eta goanen çarete çu eta Israelgo çaharrac Faraonen aitzinera, eta erranen dioçu: Hebrearren Jainco Jaunac deithu gaitu: hirur egunen bidean goanen gure mortura, gure Jainco Jaunari imolatzera.