15 Minça çaquizco, eta eçar çatzu ene solasac haren ahoan: eta ni içanen naiz haren ahoan eta çurean, eta erakutsico darotzuet cer duçuen eguiteco.
16 Çure orde hura minçatuco da populuari, eta çure ahoa içanen da: eta çu içanen çaquizco hari Jaincoari dagoquioten gaucetan.
17 Har ere çaçu escuan cigor hori, ceinetaz sendagailac eguinen baitituçu.
18 Moise goan cen, eta itzuli bere aitaguinarreba Jethroren gana, eta erran cioen: Goanen naiz eta bihurtuco Eguiptora ene anaietara, ikustera hea bici diren oraino. Jethroc ihardetsi cioen: Çoaz baquean.
19 Jaunac erran cioen beraz Moisi Madian-herrian: Çoaz, eta itzul çaite Eguiptora; ecen hilac dira çure biciaren ondoan çabilçan guciac.
20 Moisec beraz hartu cituen bere emaztea eta semeac, eta eçarri cituen asto baten gainean, eta bihurtu cen Eguiptora, Jaincoaren cigorra escuan.
21 Eta Eguiptora bihurcen celaric, Jaunac erran cioen: Orhoit çaite Faraonen aitzinean eguitera çure escuan eçarri ditudan ikuscari guciac: gogortuco dut nic haren bihotza, eta populua ez du goatera utzico.