5 Sinhets deçaten, cioen Jaunac, aguertu çaitzula hequien arbasoen Jainco Jauna, Abrahamen Jaincoa, Isaaquen Jaincoa, eta Jacoben Jaincoa.
6 Eta berriz Jaunac erran cioen: Eçar çaçu çure escua golkoan. Golkoan sarthu ondoan, atheratu çuen leguenez betheric, elhurrez beçala.
7 Berriz ere erran cioen: Itzul çaçu çure escua golkora. Bihurtu çuen eta bigarren aldian atheratu, eta gaineraco haraguiac beçala cen.
8 Ez baçaituzte sinhesten, cioen, eta ez badute ençuten lehembicico seinalearen solasa, sinhetsico dute ondoco seinalearen hitza.
9 Baldin bi seinale horiei ez balute ere sinheste eman nahi, eta ez baleçate ençun çure boça: har çaçu ibaietic ura, eta ixur çaçu leihorrera, eta ibaietic athera duqueçun gucia, odol bilhacatuco da.
10 Moisec erran çuen: Othoi, Jauna, ez atzotic, ez herenegundic ez naiz hizdun eder: eta çure cerbitzariari minçatu çarenaz gueroztic trabatuago eta uzcurrago dut mihia,
11 Jaunac erran cioen: Norc eguin du guiçonaren ahoa? edo norc eguin ditu mutua eta gorra, arguia eta itsua? Ez othe naiz ni hura?