2 Bainan hunec ihardetsi çuen: Nor da Jauna, nic haren boça ençuteco, eta Israel uzteco? Ez dut Jaunic eçagutzen, eta ez dut Israel utzico.
3 Eta erran cioten: Hebrearren Jaincoac deithu gaitu, goan gaitecen hirur egunen bidean mortuan, eta sacrifica deçogun gure Jainco Jaunari: beldurrez içurriac edo ezpatac jaçar diçaguten.
4 Eguiptoco erreguec erran cioten: Moise eta Aaron, certaco harrotzen duçue populua bere lanetaric? çoazte çuen eguitecoetara.
5 Eta Faraonec erran çuen: Populu hori berhatua da: ikusten duçue osteac goiti eguin duela: cembatez guehiago bere nequeetaric hatsarte ematen badioçuete.
6 Egun hartan manu eguin cioten beraz lanetaco aitzindariei eta populuaren gainean cirenei, erraten çuelaric:
7 Ez duçue guehiago populuari aitzinean beçala lastoric emanen adrailuen eguiteco: bainan goan beitez berac lasto bilcera.
8 Eta emanen dioçuete eguiteco aitzinean eguiten çuten becembat adrailu, eta ez duçue batere gutituco: ecen alfer daude, eta horren gatic oihuca hari dira, diotelaric: Goacen, eta sacrificio eguin dioçogun gure Jaincoari.