5 Eta Faraonec erran çuen: Populu hori berhatua da: ikusten duçue osteac goiti eguin duela: cembatez guehiago bere nequeetaric hatsarte ematen badioçuete.
6 Egun hartan manu eguin cioten beraz lanetaco aitzindariei eta populuaren gainean cirenei, erraten çuelaric:
7 Ez duçue guehiago populuari aitzinean beçala lastoric emanen adrailuen eguiteco: bainan goan beitez berac lasto bilcera.
8 Eta emanen dioçuete eguiteco aitzinean eguiten çuten becembat adrailu, eta ez duçue batere gutituco: ecen alfer daude, eta horren gatic oihuca hari dira, diotelaric: Goacen, eta sacrificio eguin dioçogun gure Jaincoari.
9 Lanen-pean lehertuac içan beitez, eta xedatua bethe beçate, onhets ez detzaten gueçurrezco solasac.
10 Ilki ciren beraz lanetaco aitzindariac eta populuaren gainecoac, eta erran cioten populuari: Hunela dio Faraonec: Ez darotzuet lastoric ematen.
11 Çoazte, eta bil çaçue ahal duçuen toquian, eta çuen lanetic etzaitzuete batere gutitua içanen.