9 Moisec beraz guciac kondatu ciozcaten Israelgo semeei: hauquiec etzuten onhetsi, beren gogoco hesturaren eta hunen gogorraren ariaz.
10 Eta Jauna minçatu citzaioen Moisi, cioelaric:
11 Aguer çaite eta minça Faraon Eguiptoco erregueri, bere lurretic utz ditzan Israelgo semeac.
12 Moisec ihardetsi çuen Jaunaren aitzinean: Huna non Israelgo semeec ez nauten ençuten: eta nola ençunen nau. Faraonec, ni guciz ezpainac ebaqui gabeac ditudana?
13 Eta Jauna minçatu citzaioten Moisi eta Aaroni, eta manu eguin cioten goan citecen Israelgo semeen gana, eta Faraon Eguiptoco erregueren gana, Israelgo semeac ilkiarazteco Eguiptoco lurretic.
14 Hauquiec dira etchetaco buruçaguiac, familiaca: Israelen seme çaharren Errubenen semeac: Henoc eta Phalu, Helion eta Carmi: Horra Errubenenganicaco adarrac.
15 Simeonen semeac: Jamuel, eta Jamin, eta Ahod, eta Jaquin, eta Sohar, eta Saul, cananear emazte baten semea: horra Simeonen umeac.