1 Eta Jaunac erran cioen Moisi: Huna non eçarri çaitudan Faraonen Jainco: eta çure anaia Aaron içanen da çure profeta.
2 Çuc hari erranen diozcatzu nic çuri manatu guciac: eta hura minçatuco da Faraoni, utz ditzan bere lurretic Israelgo semeac.
3 Bainan nic gogortuco dut haren bihotza, eta bat-bercearen gainzca eguinen ditut ene sendagailac eta ikuscariac Eguiptoco lurrean.
4 Eta Faraonec etzaituztete ençunen: eta hedatuco dut ene besoa Eguiptoaren gainera, eta atheratuco ditut Eguiptoco lurretic erabaqui gogorrenez ene armada eta populua, Israelgo semeac.