15 Çoaci goicetic haren gana: hara non atheraco den urera: eta egonen çare haren bidean hibaia bazterrean: eta escuan har çaçu sugue bilhacatu içan den cigorra.
16 Eta erranen dioçu Faraoni: Hebrearren Jainco Jaunac igorri nau çu gana, dioelaric: Utzac ene populua, mortuan niri sacrificio eguitera; eta orai arteo ez duc nahi içan ençun.
17 Hau dio beraz Jaunac: Huntaric jaquinen duc Jauna naicela: huna non joco dudan escuan dudan cigorraz hibaieco ura, eta odoletara bihurturen da.
18 Eta hibaiean diren arrainac ere hilen dira eta urac ustelduco, eta hibaieco uretic edanen duten Eguiptoarrac erituco dira.
19 Jaunac erran ere cioen Moisi: Erroçu Aaroni: Har çaçu çure cigorra, eta heda çaçu çure escua Eguiptoco uren gainera, eta hequien hibai, lats, aincira eta ur-mael gucien gainera, odoletara bihur ditecen: eta odola içan bedi Eguiptoco lur gucian, hala çurezco uncietan nola harrizcoetan.
20 Eta Moisec eta Aaronec eguin çuten Jaunac manatu beçala: eta cigorra goitituric, Aaronec Faraonen eta haren cerbitzarien aitzinean jo çuen hibaieco ura, ceina odol bilhacatu baitzen.
21 Eta hibaiean ciren arrainac hil içan ciren: eta hibaia usteldu cen; eta Eguiptoarrec ecin edan ceçaqueten hibaieco uretic, eta odola cen Eguiptoco lur gucian.