18 Eta hibaiean diren arrainac ere hilen dira eta urac ustelduco, eta hibaieco uretic edanen duten Eguiptoarrac erituco dira.
19 Jaunac erran ere cioen Moisi: Erroçu Aaroni: Har çaçu çure cigorra, eta heda çaçu çure escua Eguiptoco uren gainera, eta hequien hibai, lats, aincira eta ur-mael gucien gainera, odoletara bihur ditecen: eta odola içan bedi Eguiptoco lur gucian, hala çurezco uncietan nola harrizcoetan.
20 Eta Moisec eta Aaronec eguin çuten Jaunac manatu beçala: eta cigorra goitituric, Aaronec Faraonen eta haren cerbitzarien aitzinean jo çuen hibaieco ura, ceina odol bilhacatu baitzen.
21 Eta hibaiean ciren arrainac hil içan ciren: eta hibaia usteldu cen; eta Eguiptoarrec ecin edan ceçaqueten hibaieco uretic, eta odola cen Eguiptoco lur gucian.
22 Eguiptoco sorguinqueria eguileec orobat eguin çuten beren gaizquinqueriez eta Faraonen bihotza gogortu cen, eta etzituen ençun Jaunac manatu içan çuen beçala.
23 Eta urrundu cen, eta sarthu bere etchera, eta aldi hartan ere etzioen bere bihotzari amorric eraguin.
24 Bada, Eguiptoar guciec cilhoac eguin cituzten hibai inguruetan uraren edateco; ecen etzeçaqueten edan hibaieco uretic.