20 Eta Moisec eta Aaronec eguin çuten Jaunac manatu beçala: eta cigorra goitituric, Aaronec Faraonen eta haren cerbitzarien aitzinean jo çuen hibaieco ura, ceina odol bilhacatu baitzen.
21 Eta hibaiean ciren arrainac hil içan ciren: eta hibaia usteldu cen; eta Eguiptoarrec ecin edan ceçaqueten hibaieco uretic, eta odola cen Eguiptoco lur gucian.
22 Eguiptoco sorguinqueria eguileec orobat eguin çuten beren gaizquinqueriez eta Faraonen bihotza gogortu cen, eta etzituen ençun Jaunac manatu içan çuen beçala.
23 Eta urrundu cen, eta sarthu bere etchera, eta aldi hartan ere etzioen bere bihotzari amorric eraguin.
24 Bada, Eguiptoar guciec cilhoac eguin cituzten hibai inguruetan uraren edateco; ecen etzeçaqueten edan hibaieco uretic.
25 Eta çazpi egun bethe citen, Jaunac hibaia joz gueroztic.