5 Eta Eguiptoarrec jaquinen dute ni naicela Jauna, ene escua hedatu dudana Eguiptoaren gainera, eta hequien erditic Israelgo semeac atheratu ditudana.
6 Moisec beraz eta Aaronec nola manatu baitzuen Jauna, hala eguin çuten.
7 Bada Moisec lau hogoi urthe cituen eta Aaronec lau hogoi eta hirur Faraoni minçatu cirenean.
8 Eta Jaunac erran cioten Moisi eta Aaroni:
9 Faraonec erranen darotzuetenean: Erakuts diaztatzue seinaleac, çuc, Moise, erroçu Aaroni: Har çaçu çure cigorra, eta arthicaçu Faraonen aitzinean, eta cigorra sugue bilhacatuco da.
10 Moise eta Aaron goan ciren beraz Faraonen aitzinera, eta eguin çuten Jaunac manatu içan cioten beçala; eta Aaronec hartu çuen cigorra Faraonen eta haren cerbitzarien aitzinean, eta sugue bilhacatu cen.
11 Bainan Faraonec deithu cituen bere jaquinac eta sorguinqueria eguileec: eta hauquiec ere orobat eguin çuten Eguiptoco sorguinqueria eta jaquitate ixilen bidez.