8 Eta Jaunac erran cioten Moisi eta Aaroni:
9 Faraonec erranen darotzuetenean: Erakuts diaztatzue seinaleac, çuc, Moise, erroçu Aaroni: Har çaçu çure cigorra, eta arthicaçu Faraonen aitzinean, eta cigorra sugue bilhacatuco da.
10 Moise eta Aaron goan ciren beraz Faraonen aitzinera, eta eguin çuten Jaunac manatu içan cioten beçala; eta Aaronec hartu çuen cigorra Faraonen eta haren cerbitzarien aitzinean, eta sugue bilhacatu cen.
11 Bainan Faraonec deithu cituen bere jaquinac eta sorguinqueria eguileec: eta hauquiec ere orobat eguin çuten Eguiptoco sorguinqueria eta jaquitate ixilen bidez.
12 Arthiqui cituzten beren cigorrac, ceinac sugue bilhacatu baitziren: bainan Aaronen cigorrac hequienac iretsi cituen.
13 Eta Faraonen bihotza gogortu cen, eta etzituen ençun, Jaunac manatu içan çuen beçala.
14 Bada, Jaunac erran cioen Moisi: Dorphetua da Faraonen bihotza, ez du populua goatera utzi nahi.