15 Bainan Faraonec ikusiric gogoa emana citzaioela, dorphetu çuen bere bihotza, eta Moise eta Aaron etzituen ençun, Jaunac manatu çuen beçala.
16 Eta Moisi erran cioen Jaunac: Erroçu Aaroni: Heda çaçu çure cigorra eta jo çaçu lurreco herrautsa: eta ulitchaz bethe bedi Eguiptoco lurra oro.
17 Eta hala eguin çuten. Eta Aaronec hedatu çuen escua, cigorra çaducalaric: eta jo çuen lurreco herrautsa, eta ulitchac jarri ciren guiçonetan eta aciendetan: lurreco herrauts gucia ulitcha bilhacatu cen Eguiptoco lur gucian.
18 Eta sorguinqueria eguileac orobat abiatu ciren ulitchac atheraraci beharrez, eta ecin eguin içan çuten: eta ulitchac lothuac ciren hala guiçonetan nola aciendetan.
19 Eta sorguinqueria eguileec erran cioten Faraoni: Jaincoaren erhia hemen da: bainan Faraonen bihotza gogortu cen, eta Jaunac manatua cen beçala etzituen ençun.
20 Jaunac berriz erran cioen Moisi: Jaiqui çaite argui-cirrintatic, eta çaudeci Faraonen bidean: ecen urera ilkico da, eta erroçu: Hau dio Jaunac: Populua utzac niri sacrificio baten eguitera.
21 Baldinetaria uzten ez baduc, huna non igorrico dudan hitara, eta hire cerbitzari, eta hire populu, eta hire etcheetara cer-nahi uli: eta uli mota guciez betheco dira Eguiptoarren etcheac, eta hequiec içanen diren lurra oro.