1 Bada Jaunac Moisi erran cioen: Aguer çaite Faraonen aitzinera, eta erroçu: Hau dio Hebrearren Jainco Jaunac: Utzac populua sacrificatzera niri.
2 Baldinetaria oraino ukora eguiten baduc eta atchiquitzen badituc,
3 Huna non ene escua içanen den hire landen gainean: eta içurrite latz bat hire çaldi, eta asto, eta camelu, eta idi eta ardien gainean.
4 Eta miresgarri dena eguinen du Jaunac Israelen içancen eta Eguiptoarren içancen artean, Israelen semeenac direnetaric ez baita deusere galduco.
5 Eta Jaunac ordua bereci du, dioelaric: Jaunac bihar obratuco du hitz hori lurraren gainean.
6 Jaunac beraz hitz hori obratu çuen biharamunean: eta Eguiptoarren abere guciac hil ciren; eta bat bakarra ere ez Israelgo semeen abereetaric.
7 Eta Faraonec igorri içan çuen ikustera: bainan Israelenac cirenetaric etzen batere hilic. Eta dorphetu cen Faraonen bihotza eta etzuen utzi populua goatera.