13 Eta Jaunac erran cioen Moisi: Goicic jaiqui çaite, eta Faraonen aitzinean eman, eta erranen dioçu: Han dio Hebrearren Jainco Jaunac: Utzac ene populua niri sacrificatzera.
14 Ecen aldi huntan ene çauriac oro igorriren ditut hire bihotzaren gainera, eta hire cerbitzari, eta hire populuaren gainera: jaquin deçacan ene iduricoric ez dela lur gucian.
15 Ecen orai escua hedatzen dudalaric, içurriz joco haut hi eta hire populua ere, eta lurretic eceztaturen haiz.
16 Ceren-eta hi eçarri içan baihaut, ene indarra aguer dadiençat hire gainean, eta ene icena lur gucian aipha dadiençat.
17 Iduquitzen duc oraino ene populua, eta ez duc utzi nahi goatera?
18 Huna non bihar, oren huntan berean erorraracico dudan harri-abar bat gaitza, nolacoric Eguiptoan içan ez baita, Eguiptoa Eguipto denetic egungo eguna artean.
19 Igor çac beraz orai berean hire acienden eta campoan ditucan gucien bilcera: ecen guiçon eta acienda, eta campoan atzemanac içanen diren guciac, landetaric bildu-gabe, harria erorico çaiote gainera, eta hilen dira.