15 Ecen orai escua hedatzen dudalaric, içurriz joco haut hi eta hire populua ere, eta lurretic eceztaturen haiz.
16 Ceren-eta hi eçarri içan baihaut, ene indarra aguer dadiençat hire gainean, eta ene icena lur gucian aipha dadiençat.
17 Iduquitzen duc oraino ene populua, eta ez duc utzi nahi goatera?
18 Huna non bihar, oren huntan berean erorraracico dudan harri-abar bat gaitza, nolacoric Eguiptoan içan ez baita, Eguiptoa Eguipto denetic egungo eguna artean.
19 Igor çac beraz orai berean hire acienden eta campoan ditucan gucien bilcera: ecen guiçon eta acienda, eta campoan atzemanac içanen diren guciac, landetaric bildu-gabe, harria erorico çaiote gainera, eta hilen dira.
20 Faraonen cerbitzarietaric Jaunaren hitzaren beldur içan cenac etcheetara ihes eguinaraci cioten bere sehi eta aciendei:
21 Bainan Jaunaren hitzaz arduraric eguin etzuenac, utzi cituen bere sehiac eta aciendac bazterretan.