19 Igor çac beraz orai berean hire acienden eta campoan ditucan gucien bilcera: ecen guiçon eta acienda, eta campoan atzemanac içanen diren guciac, landetaric bildu-gabe, harria erorico çaiote gainera, eta hilen dira.
20 Faraonen cerbitzarietaric Jaunaren hitzaren beldur içan cenac etcheetara ihes eguinaraci cioten bere sehi eta aciendei:
21 Bainan Jaunaren hitzaz arduraric eguin etzuenac, utzi cituen bere sehiac eta aciendac bazterretan.
22 Eta Jaunac Moisi erran cioen: Heda çaçu escua cerura, Eguipto gucian harria eror dadien guiçonen gainera, eta acienden gainera, eta Eguiptoco lurrean den bazterretaco belhar guciaren gainera.
23 Eta Moisec hedatu çuen cigorra cerura, eta Jaunac igorri cituen ihurçuriac, harria eta ximistac lurraren buru batetic bercera jotzen çutenac: eta Jaunac harri-abarra erorraraci çuen Eguiptoco lurraren gainera.
24 Eta harria eta sua nahasteca bardin ekarriac ciren: eta halaco handitasunecoa içan cen, non hura beçalacoric ez baitzen Eguiptoco lur gucian aguertu jendaqui hura han jarria cenaz gueroztic.
25 Eta harriac jo cituen Eguiptoco lur gucian campoetan ciren guciac, guiçonetaric aciendetaraino: eta harriac jo çuen bazterretaco belhar gucia, eta xehacatu çuen toquico çuhamu gucia.