26 Bakarric Jefengo lurrean, non baitziren Israelgo semeac, harriric etzen erori.
27 Eta Faraonec igorri çuen, eta deithu cituen Moise eta Aaron, erraten ciotelaric: Oraicoan ere eguin dut bekatu: Jauna çucena da: ni eta ene populua gare gaixtaguinac.
28 Othoitz eguioçue Jaunari bara ditecen Jaincoaren ihurçuriac eta harria: çuec utz cetzatedançat goatera, eta hemen guehiago egon etzaiztecençat.
29 Moisec ihardetsi cioen: Hiritic ilkico naicenean, hedatuco ditut escuac Jaunaren gana, eta gueldituco dira ihurçuriac, eta harriric ez da içanen, jaquin deçaçunçat lurra Jaunarena dela.
30 Badaquit, bada, çu eta çure cerbitzariac etzaretera oraino Jainco Jaunaren beldur.
31 Bada, lihoa eta garagarra dainatuac içan ciren, ceren garagarra ferdatzen hari baitzen eta lihoa hostatzen.
32 Bainan oguia eta berce bihiac etziren galdu, berancorragoac cirelacotz.