30 Badaquit, bada, çu eta çure cerbitzariac etzaretera oraino Jainco Jaunaren beldur.
31 Bada, lihoa eta garagarra dainatuac içan ciren, ceren garagarra ferdatzen hari baitzen eta lihoa hostatzen.
32 Bainan oguia eta berce bihiac etziren galdu, berancorragoac cirelacotz.
33 Atheraturic Faraon baitharic eta hiritic, Moisec hedatu çuen escua Jauna gana: eta guelditu ciren ihurçuriac eta harria, eta etzuen guehiago uriric eguin lurraren gainera.
34 Bainan Faraonec ikustearequin uria, harria eta ihurçuriac baratu cirela, berhatu çuen bere bekatua:
35 Eta dorphetu cen haren bihotza eta haren cerbitzariena ere bai, eta hainitz gogortu: eta etzituen Israelgo semeac utzi, Jaunac Moisen arartecoz manatu çuen beçala.