5 Eta Jaunac ordua bereci du, dioelaric: Jaunac bihar obratuco du hitz hori lurraren gainean.
6 Jaunac beraz hitz hori obratu çuen biharamunean: eta Eguiptoarren abere guciac hil ciren; eta bat bakarra ere ez Israelgo semeen abereetaric.
7 Eta Faraonec igorri içan çuen ikustera: bainan Israelenac cirenetaric etzen batere hilic. Eta dorphetu cen Faraonen bihotza eta etzuen utzi populua goatera.
8 Eta Jaunac erran cioten Moisi eta Aaroni: Escuac bethe çatzue suteguico hautsetic, eta Moisec hura arthic beça cerura Faraonen aitzinean.
9 Eta herrautsa hel bedi Eguiptoco lur gucira: ecen çauriac eta trumpilo hancen direnac eguinen dira guiçonetan eta aciendetan Eguiptoco lur gucian.
10 Eta hartu çuten suteguico hautsetic, eta eman ciren Faraonen aitzinean, eta Moisec hautsa arthiqui çuen cerura: eta çauriac eta trumpilo hancen cirenac eguin ciren guiçonetan eta aciendetan.
11 Eta sorguinqueria eguileac ecin aguertu ciren Moisen aitzinera hequietan ciren çauriac gatic, eta Eguiptoco lur gucian.