9 Eta herrautsa hel bedi Eguiptoco lur gucira: ecen çauriac eta trumpilo hancen direnac eguinen dira guiçonetan eta aciendetan Eguiptoco lur gucian.
10 Eta hartu çuten suteguico hautsetic, eta eman ciren Faraonen aitzinean, eta Moisec hautsa arthiqui çuen cerura: eta çauriac eta trumpilo hancen cirenac eguin ciren guiçonetan eta aciendetan.
11 Eta sorguinqueria eguileac ecin aguertu ciren Moisen aitzinera hequietan ciren çauriac gatic, eta Eguiptoco lur gucian.
12 Eta Jaunac gogortu çuen Faraonen bihotza, eta hunec etzituen ençun, Jaunac Moisi erran içan cioen beçala.
13 Eta Jaunac erran cioen Moisi: Goicic jaiqui çaite, eta Faraonen aitzinean eman, eta erranen dioçu: Han dio Hebrearren Jainco Jaunac: Utzac ene populua niri sacrificatzera.
14 Ecen aldi huntan ene çauriac oro igorriren ditut hire bihotzaren gainera, eta hire cerbitzari, eta hire populuaren gainera: jaquin deçacan ene iduricoric ez dela lur gucian.
15 Ecen orai escua hedatzen dudalaric, içurriz joco haut hi eta hire populua ere, eta lurretic eceztaturen haiz.