14 Hala ere, gelditu ziren Bet-Surren Jainkoaren legea eta aginduak gutxiesten zituzten batzuk, hiri hura babes-hiri zelako.
15 Jakin zuen Alexandro erregeak nolako eskaintza egina zion Demetriok Jonatani, baita nolako egintza handiak egin eta nolako nekeak jasan izan zituzten Jonatanek eta anaiek ere.
16 Eta esan zuen Alexandro erregeak: «Aurki ote dezakegu horrelako beste gizonik? Egin dezagun geure adiskide eta gudalagun».
17 Eta honako gutun hau idatzi zion:
18 «Alexandro erregeak bere anaia Jonatani, agur!
19 Jakin dugu gizon ausarta zarela eta merezi duzula gure adiskide izatea.
20 Beraz, gaurtik aurrera zeure herriko apaiz nagusi eta erregearen adiskide izendatzen zaitugu. Zu, berriz, jar zaitez gure alde eta izan gure adiskide». Gutunarekin batera, purpurazko soingainekoa eta urrezko koroa igorri zizkion.