2 Horren berri izatean, gudaroste handia hartu eta haren kontra gudukatzera abiatu zen Demetrio erregea.
3 Adiskide-gutuna bidali zion Jonatani, handietsi egingo zuela hitzemanez.
4 Izan ere, bere baitan zioen: «Egin ditzagun lehenbailehen bakeak juduekin, Jonatanek Alexandrorekin gure kontra egin baino lehen;
5 izan ere, oraindik oroituko da zenbat kalte egin diegun berari, beraren anaiei eta herri osoari».
6 Horrela, bada, gudarostea antolatzeko eta armak egiteko ahalmena eman zion Demetriok Jonatani. Gudalagun izateko hartu zuen eta Jerusalemgo gotorlekuan zeuden presoak berari emateko agindu.
7 Jerusalemera joan eta herri osoak eta gotorlekuan zeudenek entzuteko eran irakurri zuen Jonatanek gutuna.
8 Gudarostea biltzeko erregeak ahalmena eman ziola entzutean, beldurtu egin ziren gotorlekukoak