21 Ehun eta hirurogeigarren urteko zazpigarren hilean, Etxola Jaian, hartu zituen Jonatanek soinean apaiz-jantziak. Gero, gudari-taldea bildu zuen eta arma ugari prestatu.
22 Hori jakitean, atsekabeturik, esan zuen Demetriok:
23 «Zer egin ote dugu, Alexandrok guri aurrea hartu eta juduen adiskidetasuna eta laguntza berak lortzeko?
24 Neuk ere idatzi beharko diet, lausengatuz eta goi-mailako karguak eta emaitzak eskainiz, beren laguntasuna eman diezadaten».
25 Eta hau idatzi zien: «Demetrio erregeak judu-herriari, agur!
26 Pozez jakin dugu gorde duzuela gurekin egin zenuten hitzarmena eta gure adiskide izaten iraun duzuela, gure etsaien aldera aldatu gabe.
27 Jarrai ezazue gurekin leial izaten, eta on eginez sarituko dizuegu gure alde egina.