27 Jarrai ezazue gurekin leial izaten, eta on eginez sarituko dizuegu gure alde egina.
28 Zerga asko kenduko dizuegu eta mesede ugari egingo.
29 Oraindanik, zergak ordaintzetik libre uzten zaituztet: bai gatzaren, bai koroaren zerga kentzen dizuet judu guztioi.
30 Gainera, gaurtik aurrera, uko egiten diot, betiko, zegozkidan uztaren herena eta zuhaitzetako fruituen erdia hartzeari. Eta hori, Judean ez ezik, beroni atxiki zaizkion Samaria eta Galileako hiru eskualdeetan ere bai.
31 «Santua izanen da Jerusalem, eta hamarrenak eta zergak ordaintzetik libre, baita beraren lurralde osoa ere.
32 Uko egiten diot Jerusalemgo gotorlekuaren gain dudan aginteari eta apaiz nagusiari damaiot; berak hautaturiko gudariak jar ditzake bertan, gotorlekua defendatzeko.
33 Judeatik nire erreinuko edozein tokitara gatibu eramaniko judu orori askatasuna itzultzen diot, ordainketa egin beharrik gabe. Ez du inork zergarik ordaindu beharrik izango, ezta abereenik ere.