46 Eskaintza honen berri izatean, Jonatanek eta herriak ez zuten sinetsi nahi izan, ezta aintzakotzat hartu ere, oroitzen baitziren Demetriok Israeli egindako kalte izugarriez eta nolako atsekabeak ekarri zizkien.
47 Beraz, Alexandroren aldera jo zuten, bake-eskaintza egiten lehena izan baitzen. Eta harekin elkartu ziren betiko.
48 Alexandro erregea, gudaroste handia bildurik, Demetriori kontra egiteko prestatu zen.
49 Bi erregeek guduari ekin ziotelarik, Demetrioren gudarostea ihesi joan zen. Baina Alexandrok atzetik joan eta menderatu egin zuen.
50 Ilunabarra arte borrokari gogor eutsi zion arren, egun hartan erori egin zen Demetrio.
51 Alexandrok mezulariak bidali zizkion Egiptoko errege Ptolomeori mezu honekin:
52 «Neure erreinura itzulirik, neure aurrekoen errege-aulkian eseri eta agintea hartu dut, Demetrio menderatu eta herrialdeaz jabetu ondoren.