50 Ilunabarra arte borrokari gogor eutsi zion arren, egun hartan erori egin zen Demetrio.
51 Alexandrok mezulariak bidali zizkion Egiptoko errege Ptolomeori mezu honekin:
52 «Neure erreinura itzulirik, neure aurrekoen errege-aulkian eseri eta agintea hartu dut, Demetrio menderatu eta herrialdeaz jabetu ondoren.
53 Izan ere, gerra egin nion Demetriori eta, bera eta gudarostea garaitu ondoren, beraren errege-aulkian eseri naiz.
54 Izan gaitezen biok elkarren adiskide. Emadazu alaba emaztetzat; zure suhi izango naiz eta dagozkizun bezalako esku-erakutsiak egingo dizkizuet bai zuri, bai alabari».
55 Ptolomeo erregeak erantzun zion: «Zorionekoa, zeure aurrekoen erreinura itzuli eta beraien errege-aulkian eseri zareneko eguna!
56 Horra, egingo dizut idatziz eskatu didazuna. Baina zatozkit Ptolemaidara, elkar ikus dezagun eta zeure aitaginarreba izango nauzu, zeuk eskatu bezala».